XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

simiente ta gainera doctrina, enseñanza.

Iztegia argitatatuta gero uri orretan berean erderazko casta bezela entzun dut.

Lamiak orrazi bila ibiltzen zirela Bizkaiko uri batzuetan orain ere badiote: Errigoitin, Gernikan, Galdakanon eta beste askotan.

Azken erri orietako Lamiak urrezko orraziak erabiltzen zituzten.

Naparroan ere bai nonbait.

Ona emen Bidasoa-ondoko Beran edatsi (kontatu) zidatena.

Ango bereko ebakeraz irakurriko dut.

Lamíak eta Lamísingo erreka.

Lenbíziko etxía Portúla da.

Arrát yoán zen Lamía eta errán zión etxéko andríari.

¿Nón dun neré urrézko orráxe edérra? Ezpáldin badíran emáitten, kendúko dinªt armáiua, alásia ta baztérra.

(Uri artan bazterra erderazko la finca da) Eta erraitten zúten ttikí-ttikíak ziréla Lamíak eta aúrrak bezálako mintzáidxia zutéla.

X.¿Entzun otedezute, inoiz, jaunak, ijito bakar bat mundura medikuen eskuetan agertu oteden? Nik ez.

Lamiak, ordea, noizbait beinik bein, beren artekoren batek argitara lamiatxo berri bat ekarri bear zuela ta emaginari dei egin zioten.

Aezkoa-ibarrean ikasi nuen orain emango dudan berri au: Abaurrepean eilalami bat fan ze emagin bila eta berekin erman (eraman)-aazi zue.

Bidean zoazen bezala eilalamiak emaginari erran zako: Beira, saritako etzanala eskatu txarrantxa baizik.

Bertze zernampauml;i ezkatzen badun, ikatz itzuliko dun.

Etxera itzultzean eztezanala gibela begiratu

Errota-baltsara ellegatu zirenean ura lekutu ta bidea idortu zue eilalamiak eta biak iturri-begiko zilora sartu zire.

(1) Emagin onek ango berririk ezpidezuen edatsi (kontatu).

Nere irakasle andreak etzekian beintzat lamia ark bere aurra azteko auntzik naiz ardirik inudetzat eraman otezuen; erditze-minak andiak izan oteziren... deus etzekian.